Zapatuan Nuarben zezen txikiak ere bai

Maiatzak 21, 2013 0 Sokamuturra

Datorren zapatuan (hilak 25) Nuarbeko festatan sokamuturraren ondoren bi zezen txiki botako ditu Zelai Luze ganadutegiak, gaztetxoek ere aukera izan dezaten ondo pasatzeko. Zezen Beltz elkarteak eskerrak eman nahi dizkio Zelai Luzeri prestutasunagatik.

Nuarbeko aurtengo festatan sokamuturra egongo da

Maiatzak 14, 2013 0 Sokamuturra

Maiatzaren 25ean (larunbata) izango da, 17:00etan. Zezen Beltz elkarteak, Nuarbeko festa batzordeak, sokamutilek eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatu dugu. Bestetik, ekain bukaeran Chivara Sokako Zezenaren kongresura joateko izen-ematea zabalik dago ekainaren 4ra arte.

Zezen Beltzek ekainaren 4ra luzatu du Chivarako irteerako izen-emateko epea

Maiatzak 09, 2013 0 Sokamuturra

Sokako Zezenaren kongresura ahal den jende gehien apuntatzeko hartu du erabakia elkarteak. Orain arte ia 25 lagunek eman dute izena (sokamuturzaleek, gaurko eta lehengo sokamutilek...). Zenbat eta jende gehiago izan, adinak ere desberdinak badira, orduan eta politagoa izango da. Ekainaren 28an izango da irteera, 13:00etan. Prezioa denera: 110 euro. Udaletxean, Interneten eta Eguzkitza eta Juantxo Txikin har daiteke inprimakia. Azpeitiko sokamuturraren erakustaldi bat izango da Chivan (Valentzia).

Chivako irteerarako bi aldaketa

Apirilak 22, 2013 0 Sokamuturra

Ekainaren bukaeran Chivara (Valentzia, Herrialde Katalanak) Sokako Zezenaren Kongresurako antolatu dugun irteerak bi aldaketa ditu: ekainaren 28an irteera ordua 13:00etara atzeratu dugu eta adin nagusikoak ez diren lagunak ere joan ahal izango dira. Gaurtik aurrera izena emateko orria Eguzkitza eta Juantxo Txikin ere har daiteke.

Herritarren saria ere Juan Mari Amenabarrentzat

Apirilak 16, 2013 0 Sokamuturra

Otola'-k irabazi du XXXIII. Sokamuturra Argazki Lehiaketako herritarren saria, 'Egin lekue' argazkiari esker (argazkian).

1.orria, 31(e)tik
Hasiera
Aurrekoa
1